A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

ESKALDUNA

        Belzuntzeko Bizkondea , 1883

 

 

Bozik, burua gora,

Nago mendipean:

Hola da bat bedera

Bizi gutartean.

Aitak bere txokoan

Egiten zuena,

Egiten dut nerean:

Eskalduna horra!

 

Landa bat dut ibiltzen

Kasik oroit gabe;

Ungi nau sariztatzen,

Ez baita herabe.

Enetzat bizi onik

Hartan baizik ez da;

Ez dut bertze nahirik:

Eskalduna horra!

 

Ditut bi lagun onak

Lanen egiteko,

Maltso, lankor, suharrak,

Ene gogarako.

Bai, nere bi idiak,

Ene erresuma:

Eta hek zein ederrak!

Eskalduna horra!

 

Ttikia dut etxea,

Nik hola nahiago;

Maizago txuritzen da

Eta da goxoago.

Zer nuke nik hirian?

Ez hemen dudana,

Bakea deskantsuan!

Eskalduna horra!

 

Andre on, langile bat,

Jaunak egun batez

Zautan begietarat

Eman, zorionez!

Gauza on guzietan

Hi bezinbat bada:

Oi, nik zein maite dudan!

Eskalduna horra!

 

Sei haur! Beren ederrez

Aita dute bazten;

Haurrean artoz, esnez,

Lan dut heien hazten,

Hetan sarri lanentzat,

Zer indar, zer karra!

Baita Jainkoarentzat;

Eskalduna horra!

 

Libertate ederra,

Hitan nadin bizi!

Libre ene etxea,

Eta ni han nausi!

Geldi bedi atean

Bai Legea bera;

Han, ni naiz ni dretxotan;

Eskalduna horra!

 

Bada gerla omenik!

Jendea Laphurditik,

Nafarro, Zuberotik

Biltzen da lasterrik.

Gure Frantziarentzat

Da ene odola:

Beharko da harentzat

Eskalduna? Horra!

 

© Belzuntzeko Bizkondea    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko