NIRE AZKAZIAREN HARIA
Jesus Etxezarraga , 1978
Etxeko esperantza zan, gaixoa zan
ta bisigo okada bete baten
ito egin zan
ez eutson eta emon inortxok
kedarre urik
ta larrosa gorria eskuartean
igaro egin zan,
oihaletako umea
esperantza gurea.
Alargun semea zan, osasunak eban
ta suteko behesuak burruzari heldu
ta sabela erre eutson
ez eutson eta estaldu inortxok
amental batekin
ta ataute zurizka baten
gorde egin eben,
burrus zuria
euri arrastia.
Bakarrean zahartu zan, agurea zan
ta argitu ez jakon egun baten
hilik egoan
ez eutson eta opatu inortxok
negu berorik
ta aurpegia katu batek
jan egin eutson,
gure mutil zaharrari
etxeko lotseari.
Gazteena zan, Ameriketaratu zan
ta kaņaberatza baten harturik
tiroka hil eben
ez eutson eta lagundu inortxok
lur arrotzetan
ta amaren bihotz begia
galdu egin zan,
Madareako Lontzo
ai! ezinaren santzo.
Ikazginen ezkontza tratuz, artzaina zan
ta bakardadezko ardo ta hotz kristalez
mankatu zan
ez eutson eta lagundu inortxok
bideak egiten
ta erretiroz tarrazka
amatatu egin zan,
artzain xelebrea
edur eta edabea.
Etxaguntza besoa zan, gudari zan
ta Zeberioko ostatu zeken baten
ur goriz erre eben
ez eban eta maitatzen inortxok
bizia behar adina
ta txapel-azula-borla-berdea
kiskaldu egin zan,
azken kimu barria
Bekosoloko errekatxoria.
Hemen doa
nire azkaziaren haria
gure borondatearen
froga hautsia
hage erdierrea
ate ertidigia.
Hemen noa ni
herio kontari.
© Jesus Etxezarraga