Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
NIRE AZKAZIAREN HARIA
(1978)
DOMU SANTUZ
(1978)
SANTUTXUKO ALDAPAN
(1978)
VIA CRUCIS
Jesus Etxezarraga , 1978
Eguneroko igurtzialdiak trukuztutako ezpain jausiak jaso zituen emegalduak
ta gorri biziz jantzi zituen.
Sabel barrenetik gora eztarriraino igoten eutson akabubako kantzazinoari
joan eta irrifarre zahar bat jarri eutson.
Aurpegiko ximur luze ebagitsuak ta baltzunea herioen begiondo ilunduak hartu
ta Elena Rubinsteinen hautsekin estali zituen.
Hamabi urteko alabatxo bular ernebarria hartu eban ta amodioari haginkada barri bat emonik,
Bariku Santu gaba batez janari hotz-beroak ospatu zituezan Zabalburuko azpietan.
Gero, ile mataza more sugetsua ta arrakada eraztun basoa astindu
ta alkoholarekin nagiak atera ondoren
barriro ere bere okelak oheratu zituen.
© Jesus Etxezarraga