MAITASUNA
Jesus Maria Arozamena , 1969
Eguntto batez
banazu ikusten
zuri begira, ixil-ixil,
geldi-geldi,
begiak su ta garrez,
nik zu maite.
Eguntto batez
banazu ikusten
zuri begira, espain ertzak,
ile beltza,
hitz bat ere esan gabe,
nik zu maite.
Eguntto batez
zu 'ta ni
bagoaz alkarrekin,
nere lagunak ahazturik,
nik zuri begiratu ezin,
maitea izaki.
Eguntto batez
zure hitzak ez baditut oso atsegin,
bihotzean sartuko zait min
guztiek baitute igarri,
maitea izaki.
Barkatu arren
ez badizut galde
zuri ere ote zaizun gerta
beste hainbeste,
bientzat hainbat
maitasuna badet.
Eguntto batez
banazu ikusten
zuri begira ixil-ixil
geldi-geldi
begiak su 'ta garrez,
nik zu maite.
© Jesus Maria Arozamena