A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

ILE APAINTZAILEA

        Benoit Dorbe , 1858

 

 

Urthe ainitz oraino ez dela

Eman zauzkigutzin koplak;

Edari goxo zale ginela

Emakume eskaldunak.

 

—Gana, kentzatzu

Asmu tzar horiek burutik;

Ez dugu gerla beharrik.

 

Irriz zabaldurik zinagozten.

Plaza guzia betea;

Gure berrien ongi aditzen

Kontentik zagon jendea.

 

—Gana, kentzatzu

Asmu tzar horiek burutik;

Ez dugu gerla beharrik.

 

Pello, zuk ere badaduzkatzu

Kopla zenbaiten bideak;

Orai aditu behar ditutzu

Guk bezain ongi zereak.

 

—Gana, kentzatzu

Asmu tzar horiek burutik;

Ez dugu gerla beharrik.

 

Igandetan, bazoaz, plazara

Nahi duzun arteraino;

Goizetik sartua ostaturat,

 

Han zaude arratseraino.

 

—Gana, kentzatzu

Asmu tzar horiek burutik;

Ez dugu gerla beharrik.

 

Eguna han daramazu aise

Zure moltsakuen gostuz;

Jan eta edan, ederki ase,

Atseginak ongi hartuz.

 

—Gana, kentzatzu

Asmu tzar horiek burutik;

Ez dugu gerla beharrik.

 

Mahain hartarik jaiki orduko

Paretaketan zabiltza;

Hark lagundurik atxikitzeko

Berdintsu zure balentza.

 

—Gana, kentzatzu

Asmu tzar horiek burutik;

Ez dugu gerla beharrik.

 

Ardura bazabiltz merkatutan,

Eta tratubide guti;

Etxeratzen zaizkit gauerditan;

Kasik hula zabiltz beti.

 

—Gana, khentzatzu

Asmu tzar horiek burutik;

Ez dugu gerla beharrik.

 

Berandu etortzen zinen batez

Gertatu den afera!

Ederki trunpatu zinen atez,

Ganik auzoko etxera.

 

—Gana, kentzatzu

Asmu tzar horiek burutik;

Ez dugu gerla beharrik.

 

Ene kalakak kexatzen zaitu?

Huntan beraz lana bego;

Oro nik erran behar banitu,

Zer ez nuke errateko?

 

—Gana, kentzatzu

Asmu tzar horiek burutik;

Ez dugu gerla beharrik.

 

© Benoit Dorbe    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko