Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
HILDAKOEN ARTEAN IZENDATU NINDUTEN
(«EPIKA GARAIAK EZ DIRA IRAGAN»)
(1988)
LOTAN ZEGOEN LASAI
(1988)
BAZEN BEHIN
(1994)
EROMENAREN INGURUAN
Joakin Balentzia , 1994
Eromena da gauza ez izatea,
errealitate gehiegi pairatzeko gauza ez izatea.
Eromena da ezgauza izatea,
ametsak efikaz bihurtzeko ezgauza
edo biziaren seriotasuna jasatzeko ezgauza izatea,
ilusioak ipuin eder batera itzultzeko gauza ez izatea
edo eta ilusioak errepresentatzeko beste itxura,
gaur onartuta ohi ez den giza konbentzio zaharra,
zuhurrik ez delako ametsa.
Eromena da poesia egiteko modu zorrotza,
serioegi bihurtzen den pasioa,
estetiko bezala onartzen ez den zintzotasuna,
egia hutsa baita emmena.
Eromena da gauza bihurtzearen aitzineko beldurra
eta egun kanpoko kimika erabiltzen da gehienbat,
modu burugabe batez,
benetako giza aztura hori menperatzekotan,
baina egiazko erokeria da sendatzeko grina hori,
itsasoaren harrotasuna konjuroz mugatzeko
nahia bezalakoa,
edo gizakumeen errebeldia botikaz apaltzeko
asmo asasinoa.
Eromena da isiltasuna
edo isilik gehiago jasan ezin duen
garrasi eder eta erlatsa.
© Joakin Balentzia