A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

EGUN BATEZ
      (1975)

JAIOTERRI
      (1991)

ERORI DA ERREZELA
      (1998)

  literaturaren zubitegia  

 

PATUAREN INTSEKTUAK

        Joan Mari Irigoien , 1991

 

 

Dena idatzia zegoen.

 

Dena idatzia zegoen, bai, jaio jaioak ginelako eta hil ere hil egin beharko genuelako noizbait, orduan ez bagenekien ere.

 

Eta ezjakintasunak eskaintzen zigun pozarekin, tximeletak eta amona mantalgorriak harrapatzera abiatzen ginen, herriko zelai-soroetarantz jauzika.

 

Egunsentia baino gorriagoak ziren amona mantalgorri haiek, baina puntu batzu zituzten han-hemenka beren mantaletan —euri-tanta beltzak iduri—, gauak ere ereinda baitzituen orduko bere begininiak eguzki gorriaren lurretan.

 

Eta eskuetan hartu eta atzetan gora igotzen uzten genien, han goitik ihesi joaten zitzaizkigun arte.

 

Eta hegan eramaten zituen amona mantalgorriak

gure gaua eta gure eguna,

gure bizitza eta gure heriotza,

orduan ez bagenekien ere.

 

© Joan Mari Irigoien    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko