A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

MARINELA

        Betiri Olhondo , 1863

 

 

        Bizkar batean,

        Haritzen pean,

Ene etxea leku ederrean,

Airezko jauregian ni nago

Zenbat ote du ate ta leiho,

        Bai eta zilo?

Zenbat arteka?... Zirritu franko!

Udan ez nau beroak joko!

 

        Badut osasun

        Eta ontasun...

Atun itsasoan, airean lertsun...

Donibanetik Amerikara,

Ene landak alde orotara

        Hedatzen dira,

Bihi dudano badut ihara,

Sekulan ez dut eskas ura!

 

        Promenatzeko,

        Plazer hartzeko,

Untzi bat dago ene zerbitzuko,

Norena den eta norat doan

Ez naiz sartzen xehetasun hortan.

        Kontu hoietan

Ez naiz galtzen astelegunetan,

Gutiago besta denetan.

 

        Hil leihorrean

        Ala urean,

Deus ez du erran nahi azkenean.

Dudalarik arima bakean,

Ehortz arrain baten sabelean,

        Ez dut axola!

Marinel ona kontent da hola.

Egarri naiz, hunat botoila!

 

© Betiri Olhondo    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko