Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BIZIKLETAN
(1985)
SURIK BAI?
(1991)
KAMIŅO ZAHARRETIK
(1991)
ZERBITZARIAREN KOMERIAK
(1991)
UMEA, GIZONA DATORKIZULA!
(2007)
PEGATINARDI rap eroa
(2007)
BELAUN(ALDI) URRATUAK
(2007)
ARGI-ILUNAK
Jon Arano , 2007
Segitzen gaitu ilargiak
agudo eta fidel asko,
abandonatzean abandonatu
amorrazioraino.
Goizero hiltzen da gaua
egunaren kausaz.
Ilunak,
argitu orduko
nire egunak.
Eguna zerbaitegatik
zabalduko da,
baina niretzat alferrik:
aldi galdua da.
Goizalban urrea
behar zuena
arratsean brontzea
gauez zilarra.
Norbaitena izango da
eguna eta ogia irabaztea,
norbaitena izango da gaua
eta hezurrak tenplatzea,
norbaitena bada goiza
txorien esnatzeena.
Nola zabalduko du
nola jasoko du
argitu gabe egunak.
Xelebreena da mundua.
© Jon Arano