Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
BIZIKLETAN
(1985)
SURIK BAI?
(1991)
KAMIŅO ZAHARRETIK
(1991)
ZERBITZARIAREN KOMERIAK
(1991)
ARGI-ILUNAK
(2007)
PEGATINARDI rap eroa
(2007)
BELAUN(ALDI) URRATUAK
(2007)
UMEA, GIZONA DATORKIZULA!
Jon Arano , 2007
Nire aita hil egin zen,
denbora askorako hil ere,
zorria baino pobreagoa izan zen,
eta gainontzekook ere, zer?
Jada ez dugu amesten
balizko etorkizun oparoago batekin,
iragana aldatzearekin baizik,
ez dugu gizondu nahi,
gizonaren bisita pairatu dugunok.
Behialako ume umiliatua
gaur egungo gizon zikiratua.
Iraganak gaitu gobernatzen
eta gabiltzan gabiltzanok erne.
Jauna dut artzain
ez naiz ezeren beharrean...
Ez naiz beldur
nire Bide Onean...
Ez korri egin, Aita:
zatoz trenean,
ez AHTean...
© Jon Arano