A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BIZIKLETAN
      (1985)

SURIK BAI?
      (1991)

KAMIŅO ZAHARRETIK
      (1991)

ZERBITZARIAREN KOMERIAK
      (1991)

ARGI-ILUNAK
      (2007)

UMEA, GIZONA DATORKIZULA!
      (2007)

PEGATINARDI rap eroa
      (2007)

  literaturaren zubitegia  

 

BELAUN(ALDI) URRATUAK

        Jon Arano , 2007

 

 

        Gaztiak kantuan ta

        zaarrak eragusian,

        ori da pasatzen dana

        bardin mundu guzian

          (Euskal balada zaharra)

 

Hain ginen gazte,

zeru hartan ez genuela sinesten.

Genion ez zela gure asmakizuna

zeru zuri hura,

gernuen zola zulo zaharkitua.

Zaharra klasikoa ohikoa zantarra

zen guztia gorroto genuen;

ez birjintasunaren ez inozentziarenik,

koloreak faltsu sinetsirik,

ez genuen gizon izan nahi.

Beltza genuen maite,

inporta zuen oro zen beltz,

merkatu beltza, Azken Beltza

(inork nahi ez zuena hizpide),

Jainkoa begiurdina zen,

bilo horiak zituen;

guk nahiago beltz berria,

bel-beltz dotorea.

Surrealista zen irudi orok

erakartzen gintuen...

Burdinbideko zigarrokin

izatea sentitu,

eta andeneko puntan

azken furgoia,

zerua, asaltatzeko

prestatzen ginen.

Poemak idazten genituen

eta neskei oparitu,

zeinek ipurdia garbitzen zuten

basoan kurtsilada haiekin.

Kandela bat piztu jesusen jainkoari

eta beste bat infernuko etsaiari.

Geure hodeian geunden:

"Itsusiak eta zaharrak hil bitez!"

Heuretzat idazten hituen

heure amorru eta manifestuak,

inbentariatutako zorne zuria

ez huen ez geronen inbentua.

 

Hogei urte beteko gazteak

bezain aiton berde ginen artean,

eta imajina ahal zitezkeen

bizio guztiak irudikatzen genituen.

Agure oro gorroto baikenuen

hilko akabatuko genituen

binakakook talde ez bagina,

Herriaren Etsaitasuna

lehenago hobetsiko genuen.

Lainajeei listu tua!

A ze firmak firmamentuan,

espermimentatuak!

A ze trastoak

ginenekoan poetastroak!

Miresten genuenean Aresti

saltzen ginenean garesti.

Gazteak ginen, bada.

Neurrigabekoak ginen.

Hain ginen ergelak,

zein ergel izanen ginen,

harrigarriak ginela.

Gaua bizi genuen orduan

eguna bizi gura genuke gaur,

urdeak orain eta beti urde

joan dira hogeita lau urte.

Zertarako mundua aldatu,

zergatik ez ezagutu?

Ezagutuz gero bihurtu da,

munduak filosofia guztiak

baitaratu izan baititu.

Zeru azula beti

ez besterik ikusi

nahi dugu orain.

Egin dugun iraultzagatik!

 

© Jon Arano    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko