A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BI KONTRAKOAK BURUZ BURU
      (1978)

BIDEAN, MAITE BATI EGINDAKO KANTUA
      (1984)

SUA
      (1984)

  literaturaren zubitegia  

 

AURKITU DITUT ZURE MENBROEN ERROAK

        Jon Casenave , 1978

 

 

Aurkitu ditut zure menbroen erroak

Gauaz bakarrik ikusten dira; ilargiari

Irekiak, frutuen mezulariak,

Lurkiak, landareak; ur, burdin hari.

Urrezko erroak, zeruan ta lurrean

Mamiki bustiak, kresala bezala

Dira; munduko lau aldetan goizean

Ur garbitzaleen bafiatze goxoa

Sabelaren erroak, huts kukutzaleak

Sare handiena, beltzarren gainean;

Ene ixtafioen, kondatzale trebe

Edateko, erretzeko erro beroak

Bainan ez bortxatzaleak; kosmosean

Izar ixilen artian, lehen seinale!

 

© Jon Casenave    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko