A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

 

LANGILEA

        Biktor Elizagarai , 1859

 

 

Langilea, nahi zaitut kantatu,

Oi! zoin zaren estimagarria,

Lana dela nahi nuke frogatu,

Aisiaren iturri garbia,

Aisiaren iturri garbia.

 

Ez estona, ez baditut kantatzen

Gerlarien gudu-bitoriak,

Ainitz ditut gehiago prezatzen

Zure lana, zure izerdiak,

Zure lana, zure izerdiak.

 

Gozo bada, etsaiak bentzuturik

Familian trionfan sartzea,

Hain gozo zaut lanean atxiturik

Deskantsuan gostuz pausatzea,

Deskantsuan gostuz pausatzea.

 

Bitoria eremaiten denean,

Beti norbait badago tristerik.

Segur bertze zorion da lanean,

Hartan ez da etsai gatiburik,

Hartan ez da etsai gatiburik.

 

Errazue, Printze soberanoak,

Langilerik ez balitz lur huntan,

Non litezke zuen Palazioak?

Zer liteke zuen mahainetan?

Zer liteke zuen mahainetan?

 

Fruitu bazen edo belar erroak

Litzatezke zuen janariak.

Arroka bat, bertzenaz haitz-ziloak,

Zuen etxe, zuen jauregiak,

Zuen etxe, zuen jauregiak.

 

Langileak, beti bizi garbia

Gogotik jan eta gostuz edan.

Apetitu nekez irabazia

Hari nihork ez dezoke eraman,

Hari nihork ez dezoke eraman.

 

Langileak, jaten duen ogia

Nahiz duen izerdiz bustitzen,

Pena nekez erosi hazkurria,

Du bederen aise diseinitzen,

Du bederen aise diseinitzen.

 

Ahantzirik pena-nahigabeak,

Zoin gostuz den pausuaz gozatzen,

Nondik nahi buha dezan haizeak,

Arrats oroz da kontent lokartzen,

Arrats oroz da kontent lokartzen.

 

Lanak ez du, erran dadin egia,

Hitzemaiten aberastasuna,

Bainan hark du segurtatzen aisia,

Aisian da beti zoriona,

Aisian da beti zoriona.

 

© Biktor Elizagarai    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko