A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BI KONTRAKOAK BURUZ BURU
      (1978)

AURKITU DITUT ZURE MENBROEN ERROAK
      (1978)

SUA
      (1984)

  literaturaren zubitegia  

 

BIDEAN, MAITE BATI EGINDAKO KANTUA

        Jon Casenave , 1984

 

 

Gauaren luzean

ke urdin arina

dakarkit ahoan

Zure hortzetara

hegal bat gogoan

joanen naiz urtzera

 

Zure zintzurrean

lumazko elea

eta plazerretan

odolen firfira

hitzen isilean

maiz adigarria

 

Zure ahurretan

eztia ba dago

gauaren ahoan

jana goizerako

Zure izerdian

urrea balego...

 

© Jon Casenave    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko