A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

AMETSAK AMETS, VI
      (1982)

ZURIAN ZON
      (1982)

«AMOUR EN LATÖN FAIT AMORE»
      (1984)

USO ZURIA
      (2017)

HAURRA
      (2017)

KAFETXO BAT? BOST MINUTU DAUKOT
      (2017)

ZER DAGO?
      (2017)

  literaturaren zubitegia  

 

HEAUTONTIMOROUMENOS

        Jon Iñaki Lasa , 1984

 

 

Noraezean abiatzen naiz,

ene mugetatik urrun.

Ziur aski, inpernuetan barrena.

Ilunpetako huntzen izu

uretaratzen naiz,

itsas gizonek ekaitzen bezala.

Kliskarekin bat

gizondutako haur horien antzera,

uhainen so.

 

Haziz ubeldu da maitasuna.

Aroetako begi arazia,

batsein ilun, deabrukide

bilakatu delako

abiatzen naiz noraezean.

 

Eta ez dut zama astunik nahi.

Orain, herri oro zuti bitez,

eta bertze jauretxe bat asma.

 

© Jon Iñaki Lasa    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko