A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ILHUNABARREZ
      (1950)

PARIS-BEURET
      (1951)

BEHIN BATEZ, ZUBEROAN...
      (1951)

PIGALLE
      (1951)

ZAKHUR HIL BATI
      (1952)

LILI BAT
      (1953)

OIANONE
      (1953)

AMSTERDAMEKO ORHOITZAPEN BAT
      (1959)

TXORIONTASUN
      (1961)

  literaturaren zubitegia  

 

EUSKALDUN ZINTZOEN BALADA

        Jon Mirande , 1950

 

 

(Aldi berean Ortzi euskal jainkoari

zuzendu galde othoitz bat dena,

zintzo ez den batek eginik).

 

Soin zabal, zalhu, txapeldun,

euskaldun eta fededun,

—handi baita— sudur mintzo,

zintzo dira, o! Hain zintzo

eta barnez oro zaldun...

...Nahiz arrunt den azala.

(Izaitetik hek bezala

Ortzi jaunak zaint' nazala).

 

Ilhunean zeuden lehen

Bainan JEL argia goihen,

jautsi baita Euskadira,

argiturik bizi dira

ahalikan bizi dira

ahalikan eta zehen

demokrat onen gisala.

(Argitzetik hek bezala

Ortzi jaunak zaint' nazala).

 

Jakintza badute anhitz

atso, haur, eta zuhurt-hitz

ba dakite politika,

pilota, dantza, kantika,

bai eta kantu ez likits.

Leitzen dakite Misala

(Leitzetik heiek bezala

Ortzi jaunak zaint' nazala).

 

Trebe izaiki tekhnikan

joritzen dira Amerikan;

haatik, han ere zintzoki

elkartzen dira Batzoki

abertzaleetan; ez bakan

joaiten, han ere, elizala.

(Joritzetik hek bezala

Ortzi jaunak zaint' nazala).

 

Aphezak eta auzaphezak

benedikatu ezkontzak

egiten dituzte bethi

—ohetik landa hobeti

dastatzekotan— aratzak

diren neskekin, ontsala.

(Ezkontzetik hek bezala

Ortzi jaunak zaint' nazala).

 

Bainan ahanzten zitzaitan

hospatzea neurthitzotan

heien jaunzdura jathorra,

ongi zuritu athorra

dute jaunzten igandetan,

bihotzaren zuriz ala?

(Zuritzetik hek bezala

Ortzi jaunak zaint' nazala).

 

IGORTE:

 

Nola juduen baitzinen

zintzo diren Euskaldunen

Jaun zara, Jahve, gisala

neu, zer ere zaitan jinen,

zintzotzera hek bezala

Ortzik utzi ez nazala.

 

© Jon Mirande    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko