A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

MAITE ZAITUDALAKO
      (1980)

ERRUSIAKO ESTEPETAN
      (1987)

BIZITZA
      (1987)

MUNDUA
      (2007)

IRAULTZAK
      (2007)

INDUSKETA
      (2007)

ARITMETIKA ARIKETAK
      (2007)

ABERRIAZ ZELAN AHAZTU
      (2007)

  literaturaren zubitegia  

 

GALTZEKO LURRAK

        Jose Luis Otamendi , 1995

 

 

Bihotza zigor-zelda da guretzat, zigor-zeldak dira

Sailka litezkeen galerak pendizak

Sailka litezkeen inbentarioak, larderiaz jagondako bakea

Ikurretara ekarritako soraiotasun bulkadak

Izen bi behar genituzke denok etxe bi muga lerro bi maitasun bakarraren hegian tinkatuak

Ihesi denak ez ditzake entzun geratzeko egiten zaizkion deiak

Denok aldatu behar genuke ibilbidez txarrantxazko hesiok ebaki kostako bidean

Almitzari eskaini gorputz nekatuok maite dugunarengatik hil

Ni ari naiz ordea zuen poemak idazten

Ibai berean ikusten ditut flotatzen soinatal anitzak abantean

Neure ezintasuna eginen dut negar iheslarien lorratzak ezabatzeko

Gure nortasun agiriak eginen ditut negar ez da aise beratzen geroa

Gugaz bizi zarete

Gera zaitezte gugaz gau osoan bizitza osorako gugaz geratzera bazindoazte legez

Ez zaituztegu salatuko, orube berean maite izandako amesgaizto bi

Ez dizuegu opa akorduetan gure bihotza leher dakizuen

Ez dizuegu opa ezein patiotan desarmatzerik

Ez zaituztegu salatuko

Gure negarraz beste eginen dugu

Gure odolaz beste eginen dugu

Gure libertateaz beste —bonsai irendu hori—

Gu bakarreko lurraz beste eginen dugu alde biko ibaiez beste

 

Orain hau kitatzekotan ederra behar du zuen geroak

Zuek ez dituzue inoiz nire poemak idatziko

 

© Jose Luis Otamendi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko