A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ZORIGAITZEZKO EUSKADI!
      (1937)

ITSAS-LAPUR
      (1940)

HILA DA
      (1940)

NUN HABIL ORAI?
      (1946)

IXILIK JAUTSI ZINEN
(Gerlan hil anaiaren
gorputza herriratu)

      (1948)

BANAKI...
      (1957)

  literaturaren zubitegia  

 

ZARRAPO...

        Iratzeder , 1940

 

 

Leihotik xeletaka ditugu ikusi

Kantari iragaiten karrikan nagusi.

Noiz ganen ote dire hemendik ihesi?

 

Gaua da... Haizeak daut bisaia zafratzen

Urrundik bafadaka baititut aditzen.

Huna nun dardaraka barnerat joan naizen.

 

Kantuak bihotzean egin daut zarrapo...

 

Ar kantuz lerro lerro xut eta espantu,

Bai egin nigarrari salbaiki gaur kantu,

Herraz gare maiz jada herraz kasik hantu.

 

Neri so dena odol baituzu bisaia,

Pilpilka ikusten dut, oi ene anaia,

Hil gabe egin duzun "Aitaren" nasaia.

 

Zu maitez ene baitan ez daite herrarik

Halere kantu ozar horiek utzirik

Zoazkite, ar nadien nigarrez lasairik...

 

© Iratzeder    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko