ADANEN EGINKIZUNA
Joseba Zulaika , 1975
Eguzkia zegoen
Naturaren zoramen beroa
Adanen sentipenak
Adanen nahiak
neke ilunik gabeak ziren bat batean
Lurrean etzan zen
eta bere aurpegi ederra
eguzkiari eskaini zion
Eguzki galda gori hartan
Adan dena su ta izerdi zen, eta
zen dena eguzki bihurtu zen
odol kolore gorribueltaka bueltaka
dena espiral akabatu zen
—desirazko ahalmen oso ta betetasun
Adan guztia
eguzki galdu baten edertasun zen
eta dena eguzki, eta dena eder
eta dena galdu
Adanek ezin zuen esplika
nola zitekeen posible iluna
ezin zuen esplika heriotzea
ez eta paradisuko grisa
—paradisu berdea, zuria dena zen hain eder, gorri
krudel eta bero eguzkipe hartan
Kasikan kontura gabe
Adanen gogoa promesa luze bat zen:
eguzkia maiteko dut
eguzkia izango naiz
ilunak eguzki egingo ditut
© Joseba Zulaika