ERABAKIAK
Josu Landa , 1980
Gauaren indar ezkutuek
begien arintasuna kendu nahi didate.
Izugarrizko logurea
sartu zaie begiei
eta bere askatasunak
zanpatu nahi dizkie,
diktatore batek bezala.
Ez dut etsiko!
Bainan zer egin
haren aurka?
Nere burua itsasora botako dut
eta olatuek negarraren indarrak
emango dizkiote.
Ez nau harrapatuko!
Bainan nork harrapatu
behar nau?
Nere pentsamenduak botako ditut
gogor goruntz, ipar haizeak
eraman ditzan.
Zutik egon behar dut!
Bainan, nola zutitu
gorpuen artean?
© Josu Landa