A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ADIBIDEZ
      (1983)

AUTOCOLLANT
      (1983)

ENE
      (1983)

B.4
(poema erotikoa)

      (2005)

AUTOBIDEAN (AI) LANGARRA
(2. bertsioa)

      (2005)

GOIZEAN GOIZIK... (KANTUA)
      (2005)

ZATI
      (2005)

KANTUAN
      (2005)

  literaturaren zubitegia  

 

DETAILEAK

        Joxean Muņoz , 1983

 

 

Zertarako detaileak, deskripzio personalizatuak

denak alferrik badira, denek

akabera berdina badute, errepetizioa

                                              -ren

zirkuloan, ala ni naiz

soilik akorde bat gozatzen dakiena

 

eta minutu guztietatik

akorde berbera xurgatzen duena, malenkonia

bat, postdata, anotaciones a pie de p gina:

                                  fragmentorik egiazkoenak

bisagraren funtzionamendua ikertu nahi duten

-ak, beti bisagra bat zeinak irrifarrea

irrifarrearekin berdintzen duen

edo flekiloa

estaltzen duen begiekin, laztan bat

eta hitz doble bat, musua eta larrua,

baina zertarako jarraitu,

ezin bukatuz gauzak

hitz lerroak eskribitzen

gauzak ezin bukatuz

rejistro monotono eta itxierarik gabean,

ez baita sekula osatzen

                        zirkulo hau

nik «lerroa» esan diodana

eta «errepetizioa» (hipotesis bat)

(irauteko behar den) (hipotesis minimo bat)

laztan guztiak albainduz

albainduz bakardade guztiak

                      soilik oroitzapenez elikatzen diren urte

(hainbeste!) guztiak

nola eutsi nola mantendu

                  bizirik

begien harritzeko gaitasuna, zure ezpainak

nola gorde zure izena C. eta L. edo J.

                                                -ren forman

 

izan gabe, beste gau guztiekin batera, alegia

        —baina zertarako—

amets eta egia guztiekin batera

            baina zertarako

      difuminatu

zure behatzen zantzua, esku dardartiak, perfumea

zertarako, berriz, oroitzapenak

indartu eta isilaraztea-

                        ren

balantza hau

ez bada sutantiboen azpian ere

zure laztanak daudelako zelatan.

 

© Joxean Muņoz    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko