Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
LARRESOROKO SEMENARIOA
(1896)
MARTIN KOXE
(1902)
SANTSIN
(1906)
VARIÉTÉS
(1907)
BI SENAR-EMAZTE
Charles Becas, Harrazpi , 1897
Ene auzotegian bi senar-emazte
Bakean bizi dira hasarratu arte.
Goardia elgarrekin
Goardia elgarrekin behin samurtzetik,
Heien xuxentzaileak lan ona behar dik!
Lehenik intzirinka, gero deihadarka:
Gero berriz eskainka, azkenekotz joka;
Horra zer bizimodu
Horra zer bizimodu duten maiz segitzen,
Dudarik gabe gostu diote kausitzen.
Gizonari on zaio zorta bat gorritik,
Emazteari berriz ttotta bat horitik,
Emaztea ixilka
Emaztea ixilka senarra altoki,
Bakotxa bere alde dabila abilki.
Ostatutik lekora, bapo eta eder,
Senarra ez dabila sukalderat ager!
Goardia eman bezo
Goardia eman bezo bere andreari,
Ttottaren ondorio omore txarrari.
«Gizon etxe galgarri, arno edalea,
Ahalke behar huke hola bizitzea!
Haizen bezalakoa
Haizen bezalakoa arraila goizetik,
Hoakik, higuin tzarra, begien bixtatik».
«Nere andre gaixoa, ez bada hasarra!
Hi bezalako baten badinat beharra.
Emazte baliosa
Emazte baliosa, eztia, ixila,
Holako bakar batek balio tin mila!».
«Gizon alfertzar, gormant, zikin itsusia!
Aspaldian nauk hitaz asetzen hasia!
Beti gerla gorria
Beti gerla gorria, sekulan bakerik!
Ifernuan bide duk hi baino hoberik!».
«Otoi, hago ixilik, ene emaztea!
Indan, bai, laster gero, biarten bakea!
Zer nahi dun enekin
Zer nahi dun enekin, gerla irabazi?
Lehen ere badakin nola hautan hezi!».
Emazteak orduan hartzen du erkatza
Eta ximiniatik gizonak laratza:
Batek uma ahala
Batek uma ahala bertzeak: ai! ai! ai!
Oi zein eder guduan holako bi etsai!
Eltze, zartain, gatilu, oro nahasteka,
Lurrerat artikiak dabiltza jauzteka.
Joaiten naiz jaun-andere
Joaiten naiz jaun-andere heien baketzera
Umaturik hor naute igorri etxera.
© Charles Becas, Harrazpi