Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ADIBIDEZ
(1983)
AUTOCOLLANT
(1983)
DETAILEAK
(1983)
ENE
(1983)
B.4
(poema erotikoa)
(2005)
AUTOBIDEAN (AI) LANGARRA
(2. bertsioa)
(2005)
ZATI
(2005)
KANTUAN
(2005)
GOIZEAN GOIZIK... (KANTUA)
Joxean Muņoz , 2005
Ez horrela begiratu
hain urrun hain gertutik,
hain
mikatz, hain samin
irribarrea mozorro jantzirik
goizero
Ez egin irribarre
hain labur hain
zorrotz
begi-ninietako saski beltzak
beterik lili
arraroz
Erdiak daude pozoindaturik
eta pozoi gozo
horrek goizero
zoraturik
ekarri ala uxatu egiten nauzun
ez dakit
Ez agurtu arren
atarian zuk, zeletan bezala
isilik
zeren zeletan, zergatik ernai
ez dakit, ez baita
nigatik
Ez bada nigatik ez jarri
nigana begirik
hartara zure lilien eden
ederrak ezin izango dit
sabelean egin
goizero goizero goizero
min
© Joxean Muņoz