Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ITAUN LUZEAK
(1989)
POETAK ZIRELA
(1996)
DOSIA
(2003)
EROSI MAPA
(2009)
KITATZEKO TENOREA
(2009)
HEROIAREN BORONDATEA
(2009)
DENA ERRAZA ZEN GARAIAN
(2009)
ZENBAIT DELITU
(2009)
BADAEZPADA
Juanra Madariaga , 2001
Atzean Titicaca lakua zegoen, itsasoa bezain neurribakoa,
urdin distirant, antigoaleko inperioen ispilua,
mundu sakratuaren muga malgua. Eder zegoen.
Gure ezkerrean Peruko lurrak zabaltzen ziren.
Eskuinean ilargiaren irla, puma guztien azken paradisua.
Han ere izan ginen azal beltzezko ume irridunei gailetak
ematen, aguayu-ek haien begien erlantzarekin kontrastea egiten zutelarik
Mendi hartatik munduaren historia ere ikus zitekeen eta era berean,
bizitzaren gardentasun nabarmengaitza.
Guk, badaezpada, elkar besarkatu genuen eguzkiaren behako solidopean.
(Copacabana, Bolivia)
© Juanra Madariaga