A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ITSASTXORIEN BINDIKAPENA
      (1984)

AUTOBIOGRAFIA
      (1987)

ZUEN AHOTS ISILA
      (1988)

OKARANA
      (2010)

SABAKO ERREGINA
      (2010)

BILBAO MARITIME MUSEUM (2)
      (2010)

DENA DA HARAGIA
      (2010)

HATOR ENE ALBORA
      (2010)

USAINAK
      (2010)

  literaturaren zubitegia  

 

IBAR EZKERRA

        Omar Nabarro , 1984

 

 

Aleman barkuak gauero atrakatzen du Zorrotzako portuan

hortxe behean

autopista muga dugularik

marraskilo erako zubia pasabide hestua gainetik.

Gizaki ar arrunta pattarra

aurrean

goizero

kafe urtsua

bus jendetsua

lantegia ala herria

herribarne lantegitsua.

Urrutiago Portugalete

itsasadar zikinaren ibar ezkerrean

burdinezko zubitzarra

zementuzko Errontegi erraldoia eta gero.

Agudo goaz denok

etsipenean behera

kresal usaina antzeman ezinik

laino ketsuan zehar

aldapan gora

hilerriraino.

 

© Omar Nabarro    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko