Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ESPRESIO PERFETA
(1987)
ALEXANDRIAKO AGUREA
(1987)
LEPOA ETA EZPATA
(1992)
SUSTRAIRIK EZ DUEN ARIMA
Luis Berrizbeitia , 1992
Sustrairik ez duen arima
da nola urik ez duen iturria
edo maitalerik ez duen ohea
edo odolik edan ez duen ezpata
edo itsasorik igaro ez duen ontzia
sustrairik ez duen arima
da nola erlerik ez duen kofoina
edo fruiturik ez dakarren arbola
edo negarrik ixuri ez duen begia
edo ezpainik ezagutu ez duen ezpaina
zeren sustrairik ez duen arima luma bezala baita
berotzen zuen gorputzetik bortxaz edo halabeharrez bereizia
eta ezdeustako eza, haizearen menpe erratzera,
bazter guztiak kurritzera, ordean inon ez baratzera
kondenatua, nostalgiaz eta geldi-minez
doloruski higatzera
behartua.
Sustrairik ez duen arima
da arimarik dohakabeena
libroena.
© Luis Berrizbeitia