Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
LIBURU ARTE HONTAN
(1977)
NERE GELAKO LAU ERTZAK
(1977)
GAZTE HAIEN
(1977)
HILHERRIKO GIZONA
Manu Ertzilla , 1989
Ba da gizon bat, bethiere guri aurre harturik,
Shakeapeare recitatzen duena
gure hildakoen hilhobi ertzean,
eta hauien visitatzerat goazenean
(Hilhobiaren bilha gabiltzalarik)
han bertantxe kausitzen dugu.
Guk deus ere galdetu ez deraukogunarren,
erraiten derauku :
c'est ça, ondoan aldentzen delarik.
Hunela Grinzing-en, Thomas Bernhard-en lur “rhrakararen aitzinean.
Hunela Mühlau-n, Geor Trakl-en oinetan.
Hunela Père Lachaise-n, Paul Eluard-ekin.
Hunela Prahan, Vladimir Holan-ekin.
Hunela, Paul Celan-ekin.
Zein othe, bada, hilhobien artean hur
zeinaren aitzinean delako gizon horrek
erranen bait derauku :
c'est ça votre tombeau.
© Manu Ertzilla