A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

MAITASUNEZKO ARKEOLOGIAK
      (1988)

THE MAN I KNOW
      (1988)

IGANDE EURITSUA
      (1988)

  literaturaren zubitegia  

 

SALZBURGO, 1986-EKO URRIA

        Maria Jose Kerejeta , 1988

 

 

Goizeko zazpi t'erdiak dira

eta ni kafea hartzen ari naiz

geltokiaren aurrez aurre eserita,

eta eserita halaber

kafetegi honen kristalak ikusten uzten didan

munduaren zati murriztu hori baino

zerbait handiagoren aurrez-aurre.

Zazpiak eta hogeita hamaiketan

inoiz orrialde batean idazten ez den

eta hitzak eta oroimenak uxatzen dituen

zer horren buruz-buru jarraitzen dut, geldirik.

 

Agian, gure burmuinaren zoko bakartietan

bakarrik aipatzen den atken-muturra da:

maiz atzean amildegia dago,

zenbaitetan, doi-doi iragarria;

izan ere, zenbat kafe, haurrak

armairuetan gordetzen dituzten

hiri arrotz hauetan.

Zazpiak eta hogeita hamabi,

begira nago nola aldegiten duen

nik hartuko ez dudan tren batek,

eta inoiz gehiago nerea izango ez den bizitzak.

Beste bizi batzuk, beste garai batzuk ditut gogoan,

eta badakit egunen batean bidegabeko irudituko zaidala guzti hau,

—urruna, norabidea ezagutzen ez dudan beste bizitza hori

eraikitzen ari naizen nobela hau baino askozaz hobea—

ukatua izan zitzaidan orori begira,

zazpiak eta hogeita hamairutan.

 

© Maria Jose Kerejeta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko