A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

INFINITUAREN ZATIAK
      (1999)

TXEKOSLOVAKIA
      (1999)

BILBO
      (1999)

BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN
      (2005)

BELDURRAREN KAFEA
      (2005)

PENTSAMENDUAK NEGUKO LOREAK DIRA
      (2005)

BASURDE BURU DISEKATUAK
      (2005)

TIGREA GURE ETXERA ETORRI ZENEAN
      (2018)

PORNOGRAFIA
      (2018)

  literaturaren zubitegia  

 

LARUNBAT ARRATSALDEA

        Martin Etxeberria , 1999

 

 

Baratxuri errez

betetako

zorro bat da

orain

nire bihotza.

 

Zazpi gaitzen

imana

dela dirudi.

 

Mantso

noa etxera,

oso mantso.

 

Urrats bakoitzak

indar

neurgabea eskatzen dit;

eta

hitz bakoitzak

odolezko katilu bi.

 

Etxe aldameneko

taberna

ia huts

batera sartu naiz

eta

kokakola bat

eskatu dut.

 

Poema alu bat

idazteak

ere

min ematen

dit.

 

Futbol partida

bat

ari dira ematen

irratiz.

 

Nire

begiak

perla

ustelduak

dira.

 

Nire begiak

perla ustelduak dira

euririk ezari begiaa.

 

Zerbait adimentsua

idatzi nahi nuke,

nire samina gainditzeko

balioko didan zerbait,

baina

zu nirekin aspertzen

zarenean,

eta itsasoa

begiratzeko gogoa

duzunean,

ez dago ezer

transzendentala

esatekorik.

 

Hortzak bakarrik

geratzen dira.

 

Hortzak estutzea,

zilborra zimurtzea

besterik ez da geratzen,

bizitzaren

pixa-arrastoei

oinak asko busti

gabe

jarraitzea.

 

Negarrez ari dira

nire perla ustelduak.

 

© Martin Etxeberria    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko