Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
INFINITUAREN ZATIAK
(1999)
TXEKOSLOVAKIA
(1999)
LARUNBAT ARRATSALDEA
(1999)
BIZIKLETA BAT EGINGO DUT ZURE IZENAREKIN
(2005)
BELDURRAREN KAFEA
(2005)
PENTSAMENDUAK NEGUKO LOREAK DIRA
(2005)
BASURDE BURU DISEKATUAK
(2005)
TIGREA GURE ETXERA ETORRI ZENEAN
(2018)
PORNOGRAFIA
(2018)
BILBO
Martin Etxeberria , 1999
Enekuriko gaina igo eta Getxorako
bidea hartu,
irratia ere piztu gabe.
Barrua
gaizki frijitutako sanjakobo baten
barrualdea bezain hotza
sentituz.
Goizeko bostak.
Arratsalde laburrak gero,
musikarik gabeko koloreei begira.
Nire ihesaren zirriborroak
patriketan gordetzen,
mukiz egindako kaioek
nire mixeria atzeman ez dezaten.
Eta bihar, atzera berriz dena.
Oinik gabeko elurroldea;
iragana etorkizunarekin
larrutan.
Balkoiko butanontziari
eguzkiak nola ematen dion ikusiz,
bertara joan eta
zerutik eroritako bular hori
laztantzeko gogoa
besterik ez zait sortzen.
© Martin Etxeberria