Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
AKILESEKIN ZEUSEN ATZETIK
(1969)
JACKSON
(1972)
ZUMARRAREN KANTORIA
(1972)
ORAIN BORROKARENEAN
Mikel Azurmendi , 1972
Bakez eta lorez aski. Bakezkeritan ez gehiago ari
eta lorezkoritan eztare gehiago. Bakezko bertsuez eta
lorezko
bakeaz aski.
Bakezkorik ez gehiago konta eta lorezkorik ez
ez gehiago kanta, mezedez:
borrokaren garaia baita. Orain borrokarenean...
Izkribuz eta paperez esan zenidan, Mikel, mintzaira
biz argitara dituzten izkribu ederretan, Mikel:
«zoaz eta esaiozu Rilke-ri
izarren hautsa krudela da
eta hilargiaren esneak
goragala ematen dit»
Hogeita hamabost urte, uztaila honetan hemezortzian,
urtetik urte
ve y dile a Rilke ('ta entzun nahi duen guziari)
urtetik urte
zoaz Mikel, zoaz esaten:
odola gorria zen
gizona baino lehen
«Amarillo Arlequin de Picasso»-ri, «rojo Pierrot»-i
(eta guziari)
zoaz, Mikel, zoaz esaten:
Gernika gorria dela
kolorez odolarena
urtetik urte, ve y dile a Rilke
izarren krudelkeriak urtez une
urteroko goragalak urtetik une
eta badira hogeita hamabost urte luze.
Zenbat ilargiaren esne txar! Zenbat Boabdil-ek utzi
behar izan du Granada! Zenbat idik ihes egin du
Gernikatik! Urabaingo ezkila ixilez mintza gabe...
eta Erandioko karrikak aipa gabe... eta Eibar.
Zoaz Mikel, eta joan zaitez betirako
guziei garbiki hauxe esanaz
(gizonari ez baitzaio ezer hitz ederrez izkutatu behar!):
odol kolorekoak
hemengo gizonak
Bakez eta lorez aski. Bakezko lore eta bertsotan
ez gehiago ari...
© Mikel Azurmendi