Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ISPILURIK GABE DIHARDUT NIRE AURPEGIAREN BILA
(1996)
ZURE LIBERTATEA AMESTU NAHI DUT
(1996)
BIZITZA HONEK LAU ERTZ DITU
(1996)
ILUNTZEA DA
(1996)
LARRU-ONTZAILEAK
(2002)
BITTOR BAR EXPO
(2002)
ZIGARRO BELTZA
(2002)
ISILTZEN ZARENEAN NIK ENTZUN ZAITZADAN EGITEN DUZU
(2007)
BEGIRA HOTZAREN ARKUPE OKERTUAK
(2007)
BARNEAN DUGUN ONDOEZA URRATU EZEAN
(2007)
ESAIDAZU NIK SENTITU DUDANA
(2007)
PENTSAMENDU BERRIAK
(2011)
ZURETZAT GORDEA
(2011)
ITSASARGIA
(2011)
KAFE BELTZA
(2011)
GALEREN HEGOALDEA
(2011)
LANBROA BAIONA TTIPIAN
Mikel Ibarguren , 2002
Zure oroimena abesti zahar baten barruan bizi dela
esaten badizut, ez da gezurra egia esatera.
1/2Ez nago etxean; nahi izanez gero
utzi zure mezua bip-aren ondoren+
izan da utzi duzun azken arrastoa.
Zure ahoa dasta ezinean oheratzen naiz eta
zure bisaia bustia noizbait ikusiko dudan
ustearekin jaikitzen naiz egunero.
Lanbroegi egiten du Baiona Ttipian.
Kate berean doaz hemen pozak eta zorion ezak,
behin-behinekotasunean maitatzeko aukera baino
ez baitu ematen deserriak.
Hurrago nahi zintuzket baina
kale bitarte zabalegia da zure eta nire arteko hau.
Kare biziak ahazten ez gaituen arren,
malda atzetik mende bete odoltsua badatorkigu ere,
geure esku dago aitzina jarraitu ahal izateko bermea.
Zuk jakin beharko zenuke nik baino hobeto:
nire herriak muga egiten du zure deserriarekin,
zure gogoak iparralderagoko atzerrietara narama nahitaez.
Maite zaitut,
eta honek ez dauka zerikusirik semantikarekin.
© Mikel Ibarguren