A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

  literaturaren zubitegia  

 

BEGIRA HOTZAREN ARKUPE OKERTUAK

        Mikel Ibarguren , 2007

 

 

Begira hotzaren arkupe okertuak

argiaren dekadentzia

desanparo handienean jasaten.

 

Ikusi nola egiten duten hostoek

beren buruaz beste

udazkenaren adarretatik.

Edo hola hasi den eratzen eguna

gure gorputzak ahantzita

ausentziari bide emanda.

 

Begira.

 

© Mikel Ibarguren    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko