A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BURU-ERROTA
      (1952)

ILUNABARRA
      (1953)

KITTARRA
      (1953)

MAITASUNARI GORROTO
      (1953)

NORK DAKI?
      (1953)

GOGO-AMILA
      (1953)

EZTEN ATZOKOA
      (1953)

OLERKARI
      (1955)

MISSISSIPPI IBAIKO LEGEA
      (1959)

  literaturaren zubitegia  

 

EURIA

        Nemesio Etxaniz , 1955

 

 

Aterkia teilatu,

euritan banoa;

oinak lurrean, goian

amesen ur-loa.

Aterkiz jasango det

euri erasoa;

gogoak ezin uxa

barneko lainoa.

 

Zeru sapaian mila

txulo sortu dira;

andik milaka ari

datoz lur bustira.

Aterki au kaio

da nere begira;

burdinari bustiak

nere jira-bira.

 

Ala noa bizitzan

loturaz betea;

biotzaren lokarri,

gurari katea.

Nai ta ezin zabaldu

amesen atea;

nere baitan baitizut

gogo espetxea.

 

Eguzkiak urra du

zeruko goibela.

Aterkia bituta,

argi det txapela.

Ies doakit gora

bulkoen txanela.

Ames egin det berriz

nere esku naizela!

 

© Nemesio Etxaniz    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko