Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAZTE HILTZERAT DOANA
(1860)
APEXA ETA LOREA
(1862)
AGUR HERRIARI
(1862)
NERE ETXEA
(1862)
NERE ETXEA
(1862)
OKERTUAK BERE OKERTZAILEARI
(1866)
XORI BERRIKETARIA
(1871)
LEHEN ETA ORAI
(1879)
BIBA FRANTZIA!
(1891)
LAU ANDREN BESTA (AMETS BAT)
(1897)
LEHEN ETA ORAI
(XIX. mendea)
URRUNDIK IKUSTEN DUT
(XIX. mendea)
ESKALDUNA
Jean Baptiste Elizanburu , 1867
Eskaldun seme dena bedi alegera...
Ikusi dut bet-betan, oi! zen den ederra,
Ez ametsetan, ez ametsetan, nintzen atzarria
Arbola bat arrokan, ederki jarria.
Zer haiz bada arbola? Orai mintza hadi,
Arrokatik begira hagoena guri.
«Ni nauk eskaldun bai aspaldikoa,
Egundaino aizkorak ezin hautsizkoa».
Nahi duenak jakin noizkoa ni naizen,
Bila beza arrokan erroak non diren!
Baliatu zait, barnexko baitziren;
Orain, bertzenaz, bizi ez nintzen izanen.
Ikusi tut armadak heldu Erromatik,
Ene hosto ederra handik ikusirik.
Atera nahi ninduten errotik;
Ezin kendu zautaten zenbait adar baizik.
Pikatu badoret nonbaitik adarra,
Azpian atzeman tut, entzun dut nigarra:
«Eskaldunaren adarren dorpea,
Zek nau ekarrarazi ni heien azpira?
Doi-doia ene mina zoan sendatzera,
Huna non agertzen den erdaldun jendea
Ibaika jausten ene hondatzera...»
Guti zakien zer zen Eskualdun Arbola!
Heldu zaizkit gainera tiroinak bortitzik,
Berekilan ni nahiz eraman hemendik;
Bai iharrosi bainan nago xutik.
Guan ziren eta nago errege bakarrik.
Bakean nagoela orduz geroztikan
Amesten duk menturaz haurra, hire baitan...
Etsai handia, etsai bakarra munduan Karloman
Ni ere nahiko nau garaitu guduan.
Karlomanen kapitain Errolan handia,
Harek zuen beretu ia mundu guzia...
Betor Karloman, betor Errolan; ez naiz aurtikia;
Dugun ikus norena daiteken auzia.
Turuta-soinuz huna non tudan guziak,
Izitzen dituztela hegaztinak berak;
Zaldi zuriak, zaldi gorriak, zer gizon azka
Nola detzazke garait eskaldun arbolak?
Aizkorez armatuak denak lotzen zaizkit
Bertzen ezinbertzean Errolan azkenik!
Lotzen zait bainan ez zuen ahalik;
Jo nuen errekara harroken gainetik.
Hona beti non naizen orai lehengoa;
Lorerik ez dut, bainan sendo dut erroa.
Ez naiz ihartu, ez ihartuko, segur dut bizia;
Ez badautet azpian zelaitzen mendia.
Eskaldunak geroztik gaiten alegera!
Kanta berria dugun denek kanta gora:
Biba eskualdun arraza azkarra!
Biba mendi gainean Eskualdun Arbola!
© Jean Baptiste Elizanburu