Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GEXORIK NAGO
(1931)
MAITALE KUTUNA
(1931)
ARTXANDA GANIAN
(1931)
ITXASORA!
(1931)
MENDIGOXALIARENA
(1931)
LANGILLE ERAILDU BATI
(1931)
KANTA ARIŅA
(1935)
TXIRIBOGIŅAREN ALABEA
(1935)
AMAYUR GAZTELU BALTZA
(1935)
KIŅUBA
(Cocteau'ri buruz)
(1935)
EGUNA BERANTZ DOA
(1937)
BIOTZ DONEA
(1937)
ATETAN NAGO
(1937)
AZKEN OYUA
(1937)
AGUR, EUZKADI!
(1937)
ESPETXEKUENA
Lauaxeta , 1935
I
Itxaso orren narru nabarra
pantera batena dirudi!
Espetxeko atezain zarra
itxi nagik goxeko bidari.
—Tori giltzok, urrezko giltzok,
ta bete egikek itxas-miņa.
Axioin egal-puntan daukok
iņok txastau-bako lurriņa!—
—Noiz arte lagako nauk azke
zidarrezko itxaso zabalan?—
Azke az gura dokan arte
goiz ederroi matte-dagijan!—
II
Neure mattiaren oņotsak,
—urretxindor ori ago ixillik—
bide argijetaz yatorzak!
Atezaņa, azke laga nagik!
—Tori giltzok, urrezko giltzok,
mattasuna yabilk landetan.
Esku zurijan muin-egijok
eta laztan bat begijetan—.
—Mattasun pozkarri orrentzat
azke nabilkek ler-artian?—
Zintzoro matte-dagijantzat
giltzik etxagok espetxian!—
III
Aberri amaren negarra
neugana yatork mendijetatik!
Espetxeko atezain zarra
bein sollik azke laga nagik!
—Agur giltzok, urrezko giltzok,
guda-otsak dozak landetan!
Arren, itxi ondo atiok
eta galdu zatteze uņetan—.
—Baņa aberri ama aldezteko
enauk itxiko kate-barik?—
Eure erri orri azkatzeko
etxak iriko espetxerik!—
© Lauaxeta