A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NIRE HERRIA
      (1932)

GOGO ITUNA
      (1932)

ARTXANDA
      (1952)

ETSAIAK?
      (1985)

  literaturaren zubitegia  

 

ITXARTU, EUSKO ALABEA!

        Sorne Unzueta , 1931

 

 

Ortzia garbi ta oztin

dakusku, sorkaldean

argi gorri biguntxua

zabalduten hasi da.

Itxartu, eusko alabea;

jagi, ba, emakumea!

 

Euskadi, geure aberria

da arrotzaren jopua.

Oinartean, ilunpetan,

danok lo egon gara ta,

bere negar, zotin, oihu

mingotsak, entzun baga.

 

Sabin, geure neba onak,

lehenengoa, entzun eban

Euskadi urgazi eske

egiten euskun deadarra:

deadarra entzun eta zutik

bera aldezten, jagi zan.

 

Sabin jarraitzen, edonon,

hasi dira eusko herrian,

aberriaren kateak

astinduten euskoak.

Ugartuta dagoz eta

behin apurtuko dira.

 

Eta zu ondino lo zagoz,

ene ahizta kutuna?

Ez zaitu, ba, ondino itxartu

lanaren zarateak?

Itxartu eusko alabea,

jagi, ba, emakumea!

 

Umea, geixorik badau

osatzeko izaten da

osagarririk onena,

amaren maitasuna;

baita emakumeen bihotzak,

gaizkatzeko aberria.

 

Geure goiko Jaun onari

egin otoi, euskeraz,

eskatu, Euskadirentzako

betiko askatasuna,

geure Aita bigun onak

entzungo deutsue-ta.

 

Zeure odolaz hazitako

seme txiki politak,

sehaskan, lo samurkiro,

egiten dauan bitartean,

abestu olerki aberkoiak

eusko abesti gozoak.

 

Semearen bihotzean

txikia dan artean

erein Euskadirentzako

askatusunen nahia,

batera Jaungoikoaren

maitetasun deunagaz.

 

Umea egingo da gizona,

hazia, landarea,

ta izango da, bai, gogorra

atzeratzen ez dana

heriotza ikusi arren,

Euskadi aldez eginda.

 

Zuk josiriko ikurriņa

zuri-gorri-orlegia,

Josu ta Deun Anderren

gurutzak daukana,

egun baten, mendi goian,

egongo da zibuka.

 

Zuk hazitako semeak,

zuk egindako ikurriņak

lortu-iragarriko dabe

Euskadi-askatasuna.

Itxartu, eusko alabea;

jagi, ba, emakumea!

 

© Sorne Unzueta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko