A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ITXARTU, EUSKO ALABEA!
      (1931)

NIRE HERRIA
      (1932)

GOGO ITUNA
      (1932)

ETSAIAK?
      (1985)

  literaturaren zubitegia  

 

ARTXANDA

        Sorne Unzueta , 1952

 

 

—Ama, ez dot gaur ikusten

geure ikurriņa

goiz guztitan bezela

mendi ganean.

Zer jazo ete da?

 

—Ene seme hegazkinak

atzo izan dira hambeste

bai, hain sarritan!

 

—Bost bidarrez amatxu

galduta ginan

Artxandan. Eurak jabe

ta gu menpean.

Eguzkiaz batera,

jagiten nintzan

mendi hori ikusteko.

Egun barriak

ekarran beti poza.

Geure ikurriņa

Artxanda-ganez beti

hegaz... jaubea!

 

—Ezin betiko eutsin...

Galdu, geureak...

gehienak, zaurituta

besteak hilda...

Atzerritarrak doguz

orain jaubeak.

Geldirik eta ixilik

egon etxean.

 

—Ezin, ezin, amatxu,

ez da hori egia!

Bizirik euskotarrak

horren menpean?

Entzuten dot, bai, entzun

abesten gudariak

geroago ta urrago

goraltzen aberria.

 

—Etsaiak harrapauta

geure gazteak,

gaixoak!, daroela

tarrantaz hildegira.

Laster horma ondoan

ene semea,

suzkilukaz erailda

jausiko dira...

 

—Abestu, aintzaldu Euskadi

anai zintzoak!

Ama itxi naizu, urteten.

Eurekaz noa.

 

© Sorne Unzueta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko