A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

ITXARTU, EUSKO ALABEA!
      (1931)

NIRE HERRIA
      (1932)

GOGO ITUNA
      (1932)

ARTXANDA
      (1952)

  literaturaren zubitegia  

 

ETSAIAK?

        Sorne Unzueta , 1985

 

 

    Gaueko hamabiak.

Zaratak egin barik mobidu da trena.

Bagoia doa hutsik, argiak motelak;

ez ahaztu, une baten, gagozala gerran.

Deustch-menperatutik aske-aldeaa noa.

Azken aginduak, diru pilo itzelaz

daukodaz kolkoan, eta horrexegaitik

neure baztertxuan, larri naz benetan.

Muga igarotea! Hauxe da txarrena;

hantxe alemandarrak kontrolatzen dabez

dagozanak trenan.

 

    Hemen geltokia. Bultzia lotu da.

Lehenengo atetxutik sartu da deustchtarra.

Niganantza dator. Entzun: taupa, taupa...

Begiak eratsi, erdi lo bezela,

baina barrenean bihotza taupaka...

Horra, orlegi-prakak oski baltz ganean.

Ez daitela lotu neure aldean, Jauna!

Aurrera doa ta, atetxutik jatsi.

Zelako arnasea, luzea, sakona,

arrisku igarota.

Baina praka orlegi, oski baltz ganean

neuganantza etorten,

begi itxita bere, beti ikusten dodaz.

 

    Biharamonean,

eskerrak emoten banoa elizara.

Kepa deuna eleiza, Lurdesen hur dago.

Hemen Frantzian aldez hildakoen zelaia.

Ontxe hasten da meza;

Jaupari ulegorri hortxe dago aldaran.

Eraspen handiaz, astiro ta sutsu

otoi-eskariak; ta bere inguruan,

astiro ta sutsu, erantzuten danak.

 

    Confiteor esaten, begiak apaldu,

ta hantxe ikusten dodaz,

jantzi-zuri ertzan xerraen azpian,

oski bat ganean

aleman gudari praka-orlegiak.

Aleman jaupari... ezta mure etsaia?

Ez, ba. Orain, barriz, bihotza taupaka

oroitzen naz hitzak:

«Neure Aitaren nahia, egiten dabenak

dira neure anaiak!»

 

© Sorne Unzueta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko