ALSACE-KO IZKILAK
Jules Moulier, Oxobi , 1918
Ez da oraino aleman tzarra, nahiz hortarat ari den
oren onean, ordu txarretan, zeruari beha dauden
elizetako dorre guzien
erorarazterat heldu.
Egun osoan kantuz dagozi dorre barnetan izkilak
eztiki batzu, eta nigarrez -herrian badire hilak-
bertzeak irriz, etsai trapilak
baititu betikotz galdu.
Eta kanoiek egin orroer izkilek bozkariotan
diote gora: "Jo, jo lurpetik hobendun sartuz orotan!
Jo, jo, gu isilaraztekotan
zeruraino behar heldu!
Jainko Jaunaren iguzki ona dugu goiz-arrats ikusten
ifernuko ke pozoindatua gutara gabe da jausten
zerua zuer dela hersten...
Bidea duzue galdu!
Lainopean den lurra ere du argituko iguzkiak
lurpetik hilak doatzi garbi, zorioneko jeikiak
goian hartzera beren alkiak.
Gudua duzue galdu!
Guk zeruraino zuek nahitez, iguzkiaren argian
gudularien begiratzaile aingeru onen erdian,
behar ditugu kantuz lorian
irabazleak lagundu".
© Jules Moulier, Oxobi