A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BERDIN DIO
      (1989)

SENDIARTEKO ARAZOAK
      (1996)

INTERESATZEN ZAIZKIDANAK
      (2003)

  literaturaren zubitegia  

 

AMAREN HIZKUNTZA SAMURTASUNA DA

        Pako Aristi , 1998

 

 

Labana zaurituak dira

euskararen hitzak,

hegal ustez zorrotzak eta

kamuts deklaratuak

atari berriko mugetan.

 

Zertarako tximeletari

mitxilotea deitu,

txitxidola, mitxirrika,

txitxipapa edo txilipitaina,

haurrei pinpilinpauxa

aski zaienean...

Nork sinistuko du

amaren musuak

samurtasunaren hizkuntzan

elebakar direnik?

Nork izendatuko ditu

egun euritsua eten eta

ilunabar aratza prestatu duen

eguzkiaren erasanak lurrean?

Nor mintzatuko zaie piztiei

kitarrarik gabe, hitz hutsez?

Mendeak hizkuntzaren antzeko hotsez

larrua maitatzen, eta

euskararen hitzak tartailo daude

oraindik

odoluts den maiteminduaren mingainean.

Zergatik ez ditugu

Zuberoako hitzak ahoskatzen

gure mintzairan?

Gure haurrek hitz egingo al dute

penarik gabe,

hizkuntza derrotxatu beldurrik gabe,

beti geroaren ikara garaiturik,

esango ote dituzte

lur bustiaren gainean bilutsik

gelditzerainoko ausardiaren hitzak?

 

© Pako Aristi    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko