A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GAZTE HILTZERAT DOANA
      (1860)

APEXA ETA LOREA
      (1862)

AGUR HERRIARI
      (1862)

NERE ETXEA
      (1862)

NERE ETXEA
      (1862)

OKERTUAK BERE OKERTZAILEARI
      (1866)

ESKALDUNA
      (1867)

XORI BERRIKETARIA
      (1871)

LEHEN ETA ORAI
      (1879)

LAU ANDREN BESTA (AMETS BAT)
      (1897)

LEHEN ETA ORAI
      (XIX. mendea)

URRUNDIK IKUSTEN DUT
      (XIX. mendea)

  literaturaren zubitegia  

 

BIBA FRANTZIA!

        Jean Baptiste Elizanburu , 1891

 

 

Nola guk erran egun, Franzia, gu hire haurren alegrantzia?

Ama ginian hitan heria etsaiek hiltzat utzia;

Hek xurgaturik odol guzia apal hindagon eroria;

Xutitu baihaiz orai, Herria, Biba! Biba! Franzia!

 

Urte guti du, gau ilun batez, lo zagolarik bere ohatzean,

Arrano bati lotu zirela berrehun bele batean.

Bentzutu zuten; ezin atxiki hoinbertze etsai beltzen artean.

Hegal bat ere kendurik utzi... Halare dabil airean.

 

Orai ikusiz arrano hori ez duela hil heien kolpeak

Bainan goratuz doala beti ikaran daude beleak,

Denborarekin arrano horrek izanen ditik egun hobeak;

Etorriko duk beltzen orena ezen baditik umeak.

 

Frantzes herria laister halare goratuko da lehen bezala;

Umek amari bai ekarriko belek ebatsitako hegala.

Indar guziak bertan ezarriz nork erranen du gure ahala?

Frantzes guziek elgar adituz... Jainkoak adi nezala!

 

© Jean Baptiste Elizanburu    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko