Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
PARADISU GALDUARENA
(1984)
JOANNES DE ETXANIZEN BALADA
(1990)
TCHAIKOVSKIREN PATETIKA
(1993)
BEDERATZIGARREN KANTA, I
Patxi Ezkiaga , 1999
Zure gutunak irakurri ondorengo
nire arimaren hunkidura!
Elkarri esandako hitzak gogoratzen ditut,
elur malutak lapurtzen zizkigun
aterki beltz izugarriaren babesean
elorri jada zurituaren ondoan.
Elkarrekin emandako dantza pausoak,
monotonoak, estuak, geldoak,
Theodorakisen musikak sutondoko
txingarrei itsasoko historiak
kontatzen zizkien bitartean.
Zure gutunak irakurri ondorengo
nire arimaren hunkidura!
Orduan ere geroa behintzat ezberdina
izango zelako ziurtasunak
hozkatzen gintuela gogorarazten didan
une gozomiketz honetan;
ez genuela ezer amankomunean edukiko,
ezta lipar haien oroitzapena ere,
nahiz eta orduan konfundiezina irudi.
Eta, halarik ere, hunkidura,
maitasunean fijotzat jotzen dudan
printzipio bakarra.
© Patxi Ezkiaga