A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BEGIAK
      (1987)

GAUAREN LILLURA GOPLA LUCETAN
      (1988)

HILARGIAREN ODOLEZKO ARDATZEAN
      (1990)

  literaturaren zubitegia  

 

GOIZUETAN

        Patziku Perurena , 1984

 

 

Martxoko gau betea zen

oro oskarri argi ahulez estalia.

Azienda gobernatu ondoren

atarian aita, zohardiari so.

Hegaztien lokantuz hontza, aldizka

beheko ibar ilunetik hegialdera.

Oholtzaz inguratua, logelan ama

zura zaharrei begira ohantzean etzana.

Malkoak masailetan behera

oinazezko atsegin betean balakuka

seme sortu berria altzoan duela.

Han, oholtza eta abere artean

sortu zen argiaren dizdira

han gelditu ziren ene begiak

sabai azpiko armiarma sareetan

han eman zidan haizeak arnasa.

Han galdu nituen eskuak

odola, elurra eta beleen artean.

Geroragoan, haurtzaroan ere

han bete nuen armairua

miru luma eta hartzuriz

urkihosto eta muxika hezurrez.

Han hozkatu ninduten lehenbizikotz

laztantzen nituen erleek...

ihes egiten eskura nahi nituen

larratxori izukorrek.

Han ikasi, oro amoltsuki maitatuz

bakarrago izaten.

 

© Patziku Perurena    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko