A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GOIZUETAN
      (1984)

BEGIAK
      (1987)

GAUAREN LILLURA GOPLA LUCETAN
      (1988)

  literaturaren zubitegia  

 

HILARGIAREN ODOLEZKO ARDATZEAN

        Patziku Perurena , 1990

 

 

Gauberanduan, mendi hegi urrunetan

Plegatzen da etsipenaren zapi morea.

Larrabehi gorriztek, haizegerizan etzanik

Auzmarrean xehetuz irensten zure tristura.

 

Baina, denborak jiraka segitzen du

Hilargiaren odolezko ardatzean

 

Ibaiak kantu zakarrean doaz argiz mozkortuak,

Hartzuri zaharrak ziztaka zulatzen izar printzak,

Eta gau ilunaren bizkar zabalak, indarka

Zeru kontrara zanpatu nahi ditu munduminak.

 

Baina, denborak jiraka segitzen du

Hilargiaren odolezko ardatzean

 

Mila sugetan kiribiltzen da haize itsua

Arnasaren hariak infinitoan korapilduz,

Eta zuk munduko oinazea bildu nahi zenuke

Biziaren sua eskutan piztuz gaua berotzeko.

 

Baina, denborak jiraka segitzen du

Hilargiaren odolezko ardatzean.

 

© Patziku Perurena    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko