NIRE ANAIOK, IV
Paulo Iztueta , 1966
Ito-zori naiz sentitzen
eta ez dit ardoak
zintzurra birbustitzen,
ez nau lizardiak
bere izerdiz zuzpertzen.
Mututu dira trumoiak
eta agortu haren jasak.
Tximistak ez dizkit argitzen
barneko mamu beltzak.
Lehen basoa mintzatzen zitzaidan
eta munduaren berri ematen zidan.
Gaur ez natzaio fidatzen,
kutsutua baitut aurkitzen.
Haren hatsa ez da lehengoa,
pozoiturik baitu mingaina.
© Paulo Iztueta