A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

NIRE ANAIOK, IV
      (1966)

LARRAZKENEAN
      (1979)

ZORIONA
      (1979)

  literaturaren zubitegia  

 

IPARRALDEAN UDA

        Paulo Iztueta , 1979

 

 

Kostaldetik barne alderaino

xarmanki apainduriko baratzea.

Udako soinekoa jantziz gero,

dirudin esposa eguneko neska.

 

Ibar eta itsasbazterrak

tximiniarik gabe zeuden.

Norbaiten kontura

bizi diren

jaun hoteldunek

ahats gizena

atzematen diņate

hire biriketan.

 

Belardi naroetan

nasaiki jalgitzen

baita belarra,

kabalentzat ba zegoen

nahiko bazka.

 

Besteek

oparoki

xurgatzen diņate

esne gozoa

hire bularretatik.

Dantzan ba dakin,

pilotan ere bai...

Sasoina denean

ederki

erakusten dun

zein arinak diren

hire zangoak,

zein azkarrak

hire besoak.

 

Kantatzea ere maite dun.

Inon eritasunik ez bailitzan,

mezu erromatiko batez

alegera

iratzartzen ditun

turisten beharriak

goizeko bederatzitan.

 

Eta euskal ohiturak

garbi gordetzen direla

erakusteko,

karrozen gainean

agertzen haiz,

Hazparnen bezala

Garazin ere,

miss bat eginda

gaueko hamarretan

tronpeten alegrantzian.

 

Eta horrela urtero!

Parisek ba din

hire famaren berri;

haren besoetan

etzanik haiz bizi,

otxan-otxana,

nortasunik gabe,

lozorroan itoa.

Jauregi Handian

legez bortxatzen baita,

hi haunagu hango

putakume txit dohakabea.

 

Itsasoak ondartza

estaltzen duenean,

hodeiak bortuetatik

beheko ibarrera

jausten direnean,

hutsik zeuden etxe politak

eta musikarik gabe herrixkak.

 

Eta Zuberon,

errekak etsipenez

gain harturik,

gazte urkatuak

daramatza

tristerik.

 

© Paulo Iztueta    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko