TXOSTENA
Rafa Egiguren , 1985
Etzazula portzentaia minimo batez, bederen,
etorkizun inplizitoetan hil zaitzaten utz.
Tabernaz taberna,
hankapuntetan ibiliko bagara ere,
ez dezatela biltzarretan zure begi urdinek
mozorroaren azpiko negar saminik isuri.
Dagoeneko kasikan ez ditut
zure aparatu digestiboaren
azken taupadak konprenitzen
baina, parentesi artean esango banizu,
ekarri dituzten bokadilloak ez direla
azken finean baino guretzat...
Belardietan ez da
zure aldeko papera besterik ageri;
«delinkuentzia internazionalaren anaiek oro
lurrazpiko aparkalekuetan errekeritzen zaituzte».
© Rafa Egiguren