A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

GIZON BAKARTSUA
      (1896)

EUSKALDUN BAT
      (1896)

MUNDAKAKO EMAKUMEA
      (1896)

SUR BATERI
      (1896)

MUNDUA BILOIZIK
      (1896)

  literaturaren zubitegia  

 

GAZTEEN BATZARRAK

        Eusebio Maria Azkue , 1896

 

 

Neska-mutilak ibilten dira

gauean isil-ostuka

eskuetatik alkar hartuta

amodioan burruka:

eztot nahi, badot nahi,

neskeak dino bai;

noizik beinean mosuka.

 

Erromerian ilun antzera

batuten dira bitzuak

zelan dabiltzan euren ezpanak

eztabe ikusten itsuak...

eztakit, badakit,

ikusi dodaz nik;

ezpan gauaz barritsuak.

 

Gaubela baten dagozanean,

oilarrak kantau ezkero,

udabarrian txoriak legez

jente gaztea da bero:

ezta halan, bada halan,

gaztea gaubelan

atsoak ihes da gero.

 

Estegura da lagun gazteak

eroatea zerura

gauza guztiak etorten jakez

orduan berez eskura:

eztaukat, badaukat,

bakarrik egun bat

neuk igaro ta gogora.

 

Promesak dira gazteentzako

eztia legez gozoak;

gizon eginik dabiltz mutilak,

eta andra neska zoroak...

zorotan, erotan,

jazoten da askotan

mustur-joka mutilkoak.

 

Santa Ageda bere egunaurrean

da gazteen adiskidea;

gau ilunean emoten deutse

berba egiteko bidea...

ez kantau, bai kantau,

ona da lukainkau

ha da gau gaztezalea!

 

Aratustetan dabiltz neskatxak

eta mutilak suturik,

goiz da arratsalde beste antz bategaz

euren lotsea galdurik...

batean, bestean

zortziretartean

eginda legez bururik.

 

Donian goizez gazte zoroak,

estaldu barik izarrak,

doaz garitzan iruntza hartuten

eta batuten bedarrak:

tsantsetan, benetan,

Donian goizetan

pozik dabiltzaz goiztarrak.

 

Gabon gauean besoetati

dabiltz mutilak neskakaz

buruak bero begiak ero

eta burruka surrakaz...

atzera, ta aurrera,

egunak etxera

loguraz beterik dakaz.

 

© Eusebio Maria Azkue    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko