Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
AMODIOA ZER DAN
(1935)
ONDAPEN ETA BERPIZTE
(1936)
ARRAUN TA AMETS
(1938)
GORPUTZ DAGO GUDARIA
(1938)
ITXASORA DEI
(1942)
UDAZKENEZ IGARTZEAN
(1943)
ZEIN EDERRA DAN!
(1948)
BIZI NAI
(1948)
HARMEN HARTZERA DEITU NINDUEN...
(1950)
ILUNABARRA EUSKAL HERRIAN
(1950)
MAITASUNEZKO GAU HARTAN
(1950)
ABENDATS
(1955)
J.E.L.
Salbatore Mitxelena , 1948
Uso zuria, errazu
nora joaten zeran zu.
Espaņiak portuak oro
elurretan daduzkazu.
Gaur gauerako ostatu
nere etxean baduzu.
Nunai iraitzia,
bertakoena izan arren,
iltzen doakun enda zarraren
zotiņa naiz eta asperen.
Eskale arrotz,
nunaiko bai ta iņungo ez,
munduz munduko judu landerra
baiņo re noa iges ta iges.
—«Zaude gurean»:
erregu zenbait anaiek.
Zer besterik nai luteke nire
billa dabiltzan etsaiek!
Esku ongillek
ogi eskeintzen didate.
Aurrera joaz diņet: «Millesker,
nire gosea txit beste...»
Atzetik, luze,
niri so gelditzen dira,
miņ ozka dute barne muņetan,
malkoa zaie begira...
* * *
Nora juten dan?
Non bizi dan? Nor daiteken?
Izenik, etxerik, aztarrenik
Jel-ek ez dizu emanen...
Batzuk maitea
anbat bestek nardetsia,
gobernutarrek aopean zin:
labur ken baietz bizia...
Eguratsaren
gorputzik eza ta ariņa
bear, gutxinaz, alderazteko
eize zakurren agiņa.
Kaleak, aier,
erdal birao ta parre;
joputu gaitun ikurriņaren
gezur batzar ta akelarre.
Zergatik ez dun
karrikan jotzen doņurik?
Non koka gabe ez baidu usoak
gezal neurgera aidatzerik!
Enparantzetan
Euskadiren eriotza
aldarrikatzen asi ezkero...,
basamortuko abotsa.
«Uso zuriak
portuak —elurrez ditu»;
euskaldun onen etxe barnetan
baņo ostaturik ez baidu.
Santa Kutz dama,
izkuta agertuz, an-emen.
Atzo Otxandion, gaur Aian, biar...
Biar Jainkoak esanen.
Etxahun berri,
jo Erromara erromes;
ate ertsietan uste ez-eneko
«Vae victis!»..., barkapen ordez.
Alare, munka
antzi dunaren itzala.
Gladiatzaillek erio aurrez
ala Kaiser-en aztala.
* * *
Presondegiko
bazter batean arkia
du ereskiņa, iltzerakoan
gudarin batek utzia;
Euskal ziņopek
Aberriaren ibaian
ixuritako odol berberaz
ezoztua are Bizkaian.
Illobitako
untzadun gurutz arritan
zarren goi arnas eske aospez
gau eman oi du sarritan;
T'Aitor-en atsak
mintzo izu omen dagio:
«Euskadi Jesukin guruztua
iltzen zijoak»... —dasaio.
«Belaunez belaun
eunkitan oņorde genun
berdingabeko leņargi ura
ia eten duk gaur egun.
»Izotzik zegok,
Aberri izotzez, larrea;
Aberriaren eguzki ezak
suondo zeukak jendea.
»Suondo zeudek
gutarrak, antziņatiko
argidiriak noiz sukaldetik
gaurko illuna aienduko.
»Asaba zarren
enborra itzaltzen balua,
berandugabe gogaiak piztuz,
piztu abertzale sua».
* * *
Ta artan dabiltzu,
izkutuka ta urduri,
txadonetako laratzak pizten,
bibotedunen itzuri.
Zear-zearka
saiest orduko atea,
sartu ta Aberri soņuz betetzen,
dardarazten etxapea.
T'obi lurrunez
kutxa gordean otzepel
errauspe zetzan beingo didarra
txinpartetan ler: Gora JEL!
Leiotatik at
landara galda goria,
Jel-ek bere eskuz ta jaupal atsez
zirraraz irazekia.
Abioitikan
bai eder gauez uria;
bri-bri, bai eder!,
sendi bana ardai,
Euskalerri martiria!
Arku-ko Jone
baņo re, etsaiek errea,
or, zendorrean Erri oso bat,
ura bezin errugea,
lotsaz gorrituz
kondairaren zerupea...!
Geroak beio, gaur uka zaion
Erri santuen ospea!
* * *
Izotzetan su!
Jel-i zor zaion mirari.
Merezi ote, munduz munduko
judu landerraren zori?
© Salbatore Mitxelena